Sakana Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko kideak adimen artifizialari buruzko prestakuntza jaso dute irailean. Haien negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko adimen artifiziala nola erabili dezakete ikasi dute. Altsasuko Gure Etxea eraikinean egin dute ikastaroa irailaren 21, 23 eta 28an, 15:00etatik 17:00etara. Guztira sei orduko trebakuntza eman zien Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko ordezkariak.