Ohi den bezala Iortia kultur gunearen zinema karteldegian, urriaren 1ean, 4an eta 5ean, osteguna, igandean eta astelehenean, proiektatzekoa zen Los Javis zinemagileen La bola negra filma, baina horren arrakastatsua izan da, hiru saio gehiago jarri dituztela, urriaren 8an, 11n eta 12an. Hortaz, guztira filmaren zazpi emanaldi izanen dira Altsasun. Film Federico Garcia Lorca Granadako idazlearen istorioan oinarritzen da, eta hiru garai desberdin erakusten ditu. Estreinaldia oso arrakastatsua izan da hainbat tokitan, eta Altsasun bezala saio bereziak jartzen ari dira. Dagoeneko hainbat sari irabazi ditu; tartean Oscar sarietarako Espainiako ordezkaria izateko izendatu dute.
Emanaldiak:
Urriak 1, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.
Urriak 4, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian eta txikian (sarrerak agortuta).
Urriak 5, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian (sarrerak agortuta).
Urriak 8, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
Urriak 11, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian.
Urriak 12, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.