Frontoiko taberna hartzeko eskaintzarik ez da izan

Guaixe

Burunda frontoiko tabernako atea zabalik. ARTXIBOA

Urte baterako eman nahi zuten, baina kontratua gehienez bostera luza zitekeen. 

Burunda frontoiko taberna kudeatzea eta pilotalekuaren mantentzea eta garbitzea emateko deialdia egin zuen Altsasuko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo Altsasu SM enpresak. Eskaintzak aurkezteko epea despedituta, udal enpresak jakinarazi duenez, ez da bat bera ere aurkeztu.