Pentsiodunen mugimenduak zaintza sistema eraldatzea eskatu du

Guaixe

Zaintza zerbitzu duinak aldarrikatu zituzten. 

Zaintza sistemak ez duela zaintzen salatu du.

Adinekoen Nazioarteko Eguna da lastailaren 1a. Hori dela eta, Sakanako Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin zuen Altsasun. Egungo zaintza sistemak zaintzen ez gaituela salatu zuten. Eta zaintza sistema publikoa, komunitarioa, unibertsala eta kalitatezkoa eskatu zuen. Azken batean, denendako zaintza duina aldarrikatu zuen pentsiodunen mugimenduak.