Nesken jubenil kadete mailan bigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Huarte izan zuen aurkari Areta zelaian. Lehen zatia oso borrokatua izan zen, golik gabe. Bigarren zatia hasi eta berehala Eider Gastesik Altsasu aurreratu zuen, 0-1. Lehian bizi-bizi jarraitu zuen, Eider Gastesik, penaltiz, bigarrena sartu zuenera arte. Berehala Irati Jakak hirugarrena lortu zuen eta 0-3 irabazita itzuli zen Altsasu.
Hirugarren jardunaldian Altsasuk Beti Kozkor taldea hartuko du urriaren 10ean, 17:45ean, Dantzalekun.