Altsasuko Udalak herriaren hego mendebaldean dagoen Larruntza bidea berritzeko lanak egin ditu. Lehen fasean Idertzagain kaletik Altzania ibairantz abiatzen den bideko zorua berdindu eta asfaltoa zabaldu du gainean. Horretaz aparte, bide bazterreko landaretza kimatu, ezpondak garbitu eta ez zeuden tokitan ezpondak egin dituzte. Lanak irailaren 10en hasi eta aste honetan despeditu dituzte. Obra Naturex Obras y Energia, SM egin du eta 53.950 euro (BEZik gabe) kobratu ditu. Bidearen konponketarekin heldu den urtean jarraituko du udalak, bigarren fasea egitekoa baita.