Dermaun itxitura egin du udalak

Guaixe

Larreak ixteko egindako itxitura. UDALA

Abeltzaintza erabilera duen larretan egin du.

Altsasuko Udalak Dermau dermioan dauden abeltzaintzarako herri lurretan zeuden itxiturak berritu ditu. Gainera, metalezko hiru ataka berri jarri ditu. Lanengatik udalak 62.620,14 euro ordaindu ditu. Inbertsioa finantzatzeko udalak Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, baso-lanetarako laguntzen 2025-2026 kanpainako dirulaguntza izan du, zehazki, 36.932,30 euro.