Altsasuko Peñen maillot urdina urdina eskuratzeko lauko finala

Guaixe

Peñetako kideak festen hasieran. ARTXIBOA

Botoa emanda erabakiko da zeinek jantziko duen maillota ferietan. 

Altsasuko festetan peñek ferietan mailot urdina eta horia banatuko dituzte. Lastailaren 17ko herri bazkarian izanen da hori. Mailot horia heldu bati ematen diote. Urdina, berriz, peñek antolatutako ekintzetan parte hartzen, laguntzen eta parrandan topera ibili direnen artean aukeratzen da. Altsasuko Peñek hamasei izen proposatu zituzten eta altsasuarren botoen bidez lauko finalerako hautagaiak aukeratu dituzte dagoeneko: Ekhi Olabide, Maite Somocurcio, Eider Mazkiaran eta Leire Lazkoz. Haietako baten alde botoa eman nahi duenak labur.eus/pew1qwtw webgunearen bidez egin dezake.