Areto futbola

Altsasuk ezin izan zuen Universidad gainditu

Guaixe

Altsasu autonomikoa. ARTXIBOA

Mutilen lehen maila autonomikoan talde altsasuarra izango da Sakanako talde bakarra.

Asteburuan hasi zen mutilen lehen maila autonomikoko liga. Aurten Arbizu Kirol Elkarteak ez du talderik atera. Xota eta Altsasu aritzekoak ziren, baina, azkenean, Xotak ez du taldea atera eta Altsasu izango da ordezkari sakandar bakarra. Altsasuk Universidad de Navarra hartu zuen Zelandin. Partida oso borrokatuan, Universidad de Navarra aurreratu zen 28. minutuan, eta 10 minutu beranduago 0-2 aurreratu zen. Altsasuk ez zuen etsi eta 42. minutuan Ruben Alonsok 1-2 gerturatu zituen gorritxoak. Tamalez, ez zen gehiagorako astirik egon eta 1-2 galduta ekin dio ligari Altsasuk. Bigarren jardunaldian Altsasuk Tuteran jokatuko du urriaren 10ean, 16:30ean, Tudela A taldearen kontra.