CBASK-ek ekin dio mutilen bigarren mailako 2026/2027 denboraldiari. Talde altsasuarrak Navarro Villoslada A izan zuen aurkari Ermitagaña kiroldegian. Iosu Mendiolak zuzentzen duen taldeak hasieratik hartu zuen aurrea, eta ziztu bizian geroz eta alde handiagoa zabaltzen hasi zen. Bere nagusitasunaren isla, partidaren momentu batean 25 puntuko aldea atera zion Navarro Villosladari. Azkenean, 22 punturen aldeagatik nagusitu ziren, 46-68.
Sailkapenean San Ignacio-Nasabi jarri da liderra (2 puntu) eta Altsasu hirugarren da (2 puntu). Asteburuan bigarren jardunaldia dago jokoan. CBASK-ek etxean jokatuko du denboraldiko bere lehen partida eta Larraona Claret hartuko du urriaren 10ean, larunbata, 17:00etan, Zelandin.