Kuadrillen artean

Guaixe

Kuadriketa Zangotzan. KUADRIKETA.ORG

Urriaren 9an, ostirala, "herria egiteko" Kuadriketa lehiaketa antolatu dute, Gazte agendaren barruan baina adin guztietako herritarrei bideratuta, Altsasuko Felipe Lezea plazan. 

Kuadriketa kuadrillen arteko lehiaketa ez lehiakorra antolatu dute urriaren 9an, ostirala, 18:30etik aurrera, Altsasuko Iortia kultur gunearen aurreko Felipe Lezea plazan. Kuadriketa El Buen Vivir elkarteak 2025ean Nafarroako Mendialdean martxan jarri zuen ekimena da, "herria egiteko" helburuarekin. Belaunaldien arteko eta kultura anitzeko ekimena da, eta tarte dibertigarri pasatzeko goga duten pertsonei bideratuta dago. Lehiaketaren probak herriarne ondarearen elementuetan oinarritzen da eta, beraz, kuadriketa bakoitza desberdina da. Nafarroa osoan zabaldu da, eta dagoeneko Jaurrieta, Lizoain, Arraisgoiti, Zangoza edo Agoitz inguruan izan da. 

Progak
Kuadriketa ekimena umoregileek aurkezten dute eta herritarrak elkartzea helburua du, beraz, kuadrillarekin edo gabe parte har daiteke. Proben artean Tokiko kulturaren inguruko Triviala, herri trebetasunetan eta herri kiroletan oinartituta erronka errazak eta irudimen, sormen eta trebetasun artistikoko probak daude. Sorpresak egonen direla ere aurreratu dute.