Mikologia elkarteko sortzailearen omenez

Guaixe

Mikologia erakusketa. ARTXIBOA

Urriaren 13an eta 14an, asteartea eta asteazkena, XXIII. Mikologia Jardunaldiak antolatu ditu, Altsasuko Mikologia Elkarteak, Iortian. Urtero bezala, ferietan mikologia erakusketa eginen dute, eta aurten ere Chema Ausin elkartearen sortzailea omenduko dute. 

Altsasuko Mikologia elkarteak 23 urte daramatza Altsasuko ferien harira Mikologia Jardunaldiak antolatzen. Jardunaldietan ziza, onddo eta haren inguruko hausnarketa eta azterketa egiteko hitzaldiak eta solasaldiak izaten dira, eta aurten urriaren 13an eta 14an, asteartean eta asteazkenean, bi hitzaldi izanen dira Iortia kultur gunean. Urtero bezala, Altsasuko ferietan, urriaren 18an, mikologia erakusketa izanen da, Iortian bertan. Aurtengo jardunaldiak bereziak izanen dira Chema Ausin Altsasuko Mikologia Elkarteko sortzailea maiatzan zendu zen, eta jardunaldietan omenaldia eginen diote ere. 

XXIII. Mikologia Jardunaldiak

Urriak 13 asteartea

18:30 ¿Todas las colmenillas son iguales? Anatomía, biología y taxonomía, Francisco J. Gea Alegriaren hitzaldia.

Urriak 14 arteazkena

18:30 Setas tóxicas y mortales, Amina elkarteko Alvaro Maldonadoren hitzaldia.  

Urriak 18 igandea

Mikologia erakusketa