Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, terraza eta pasabideen gaineko kuotak aurki kobratuko ditu. Horiek borondatez ordaintzeko epea lastailaren 13tik azaroaren 20ra artekoa izanen da. Udal ordainagiriak kontu korronteren batean helbideratuta dituzten herritarrei zenbatekoa han kargatuko diete ostegunean, lastailak 22. Gainerakoek udalaren La Caixaren kontu korrontean sartu beharko dute zenbatekoa. Borondatezko epearen barruan ordaintzen ez duenari dagokion errekargua ezarriko dio udalak.