Futbola / Areto futbola

Hauek dira 2026/2027 denboraldiko Altsasu Kirol Elkarteko taldeak

Maider Betelu Ganboa

Altsasu Kirol Elkarteak 2026/2027 denboraldiaren aurkezpena egin zuen urriaren 12an Dantzalekun. Guztira hamazazpi talde ditu klubak, hamabost futbol talde eta areto futboleko bi talde. Guztira ia 300 jokalari eta ia 40 entrenatzaile kudeatzen ditu Altsasu Kirol Elkarteak.