Hauteskunde zerrendak jendaurrean daude

Guaixe

Udal bulegoak, behin behinean, Garbitoki eraikinean daude. ARTXIBOA

Udaletxean edo telematikoki kontsultatzeko aukera dago. 

2026ko azaroaren 29ko hauteskundeetako deialdia dela eta, Altsasuko Udalak jakinarazi du hautesle zerrendak jendaurrean daudela lastailaren 12tik 19ra. Aipatutako epearen barneko lanegunetan hauteskunde erroldako zerrendak ikusgai egonen dira Altsasuko udal bulegoan edo udalaren egoitza elektronikoan, altsasu.eus webgunearen bidez sartu daiteke hara.