Mutilen lehen maila autonomikoan Altsasuk arerio latza zuen, Tudela A liderra. Erriberako taldeak hasieratik hartu zuen agintea eta 26. minuturako 3-0 aurreratu zen. Jon Canok sartutako golari esker 3-1 hurbildu zen Altsasu, baina Tudelak altsasuarren ekinaldi guztiak moztu nahi izan zituen eta erasoaldi etengabe batean golak bata bestearen atzetik sartu eta 8-1 joan zen markagailura. Altsasuk ahal zion moduan eutsi zion erauntsiari. Azkenean, Maren Bergarak sartutako golarekin 8-2 bukatu zen partida, eta Tuteratik punturik gabe itzuli ziren gorritxoak.
Hain zuzen ere Tudelak jarraitzen du lehen maila autonomikoko lider (6 puntu). Altsasu azkena da sailkapenean, hamabigarren, punturik gabe. Hirugarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean bosgarren den Olite hartuko du Zelandin, azaroaren 15ean jokatuko den partidan (20:00).