Txakurrekin "beldurrik gabe" paseatzeko eskatu dute

Guaixe

Bilkuran abiarazi zuten sinadura bilketa. 

Altsasuko txakurtegiko boluntarioek zaintza, ikerketa eta prebetzio neurriak eskatu dituzte; gutxienez bi txakur pozoinduta hil ziren. 

Altsasuko txakurtegiko boluntarioek deituta, Aski da txakurren pozoinketarik ez Altsasun lelopean kontzentrazioa egin zen Foru plazan lastailaren 10ean. Deitzaileek azaldu zutenez, bilkuraren helburua zen "zerbait erraza" aldarrikatzea: "gure txakurrekin gure herriko kaleetan barna beldurrik gabe paseatu ahal izatea".  

Txakurtegiko boluntarioek azaldu zutenez, "azken egunetan pozoindutako balizko amuak agertu dira kalean. Toxikatutako animaliak izan dira. Eta hildako txakurrak izan dira dagoeneko". Hori dela eta, bilkurako deitzaileek "zaintzako, ikerketako eta prebentzioko premiazko neurriak eskatu zituzten. Aritzea, ikertzea eta gure animaliak eta espazio publikoak erabiltzen dituzten pertsona guztiak babestea nahi dugu". 

Boluntarioek gaztigatu zutenez, "gure txakurrak gure familiaren parte dira. Ziur egoteko gure beharra dute eta bakarren batek haien bizitzak arriskuan jartzen dituenean ahotsa goratzeko bete beharra dugu". Hildako txakurrak eta haien familiak izan zituzten gogoan, eta babesa adierazi zieten. "Badakigu bakoitzaren atzean istorio bat, maitasuna, konpainia eta hutsune handia dagoela. Minutu bateko isilunea gorde zuten. 

Bilkuran bertan sinadura bilketa abiarazi zuten. Altsasuko Udalari aurkeztuko dizkioten sinadura horien bidez "premiaz zaintza jartzea, gertatutakoa ikertzea eta prebentzio neurriak" hartzea eskatzen zaio.