Futbola

Altsasuren bigarren garaipena

Maider Betelu Ganboa

Altsasu nesken jubenil-kadete taldea, aurkezpenean. 

Nesken jubenil-kadete mailan laugarrenak dira altsasuarrak.

Nesken jubenil-kadete mailako bigarren multzoko bigarren jardunaldian Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartu zuen urriaren 10ean Dantzalekun. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren. Enara Ozoriak Altsasuren markagailua mustu zuen 7. minutuan, baina 27. minutuan berdintzea lortu zuen Beti Kozkorrek. Bigarren zatia hasi eta berehala Goiatz Aldasorok 2-1 aurreratu zuen Altsasu, eta 56. minutuan Enara Ozoriak partida erabakita utzi zuen eta 3-1 garaipen polita lortu zuten altsasuarrek. 

Baztan B da nesken jubenil-kadete mailako liderra (9 puntu). Altsasu laugarren da (6 puntu). Hirugarren jardunaldian Altsasuk Izarra du aurkari urriaren 17an (17:00) Lizarrako Merkatondoan.