Txirrindularitza

Iker Mintegi, hamaikagarren Venetoko Giroan

Maider Betelu Ganboa

Iker Mintegi eta taldekideak, Venetoko Giroan. EUSKALTEL EUSKADI

UCIko Rankingean lehen 30 posturen artean eusteko borrokan segitzen du talde laranjak.

Iker Mintegi, Jon Agirre, Nico Alustiza, Mikel Bizkarra, Jonathan Lastra, Marco Martin eta Louis Sutton, Pablo Urtasunek zuzenduta, Italiako Venetoko Giroan lehiatu ziren atzo, urriaren 14an. Lasterketak 167 kilometro zituen Verona eta Vicenza artean, eta ibilbide bihurria. 15 kilometroko zirkuituari bost itzuli egin behar izan zizkioten etapa bukaeran, eta maldan gora zen helmugaratzea. 

Lasterketa mugituan, 23 txirrindulariz osatutako taldea helmugaratu zen batera, eta esprintean Alessandro Covi (Jayco-AIUla) izan zen azkarrena. Iker Mintegi hamaikagarren sailkatu zen, denbora berean. Horrela, Euskaltel Euskadik UCI Rankingean lehen 30 posturen artean sailkatzeko borrokan puntutxo batzuk lortu zituen. 

Hurrena, Veneto Classic
Euskaltel-Euskadiko aipatu taldeak Veneto Classic proba okatuko du urriaren 18an, igandea (13:00). 158 kilometro dira Cittadellatik Bassano del Grapparaino eta lasterketa zorrotzagoa da: muinoekin (sei aldiz gainditu beharko dituzte txirrindulariek La Tisa, 300 metro % 15era, % 20ko arrapalekin), harbide eta lur atalekin. Guztira, 22 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko zazpik eta hamar ProTeam mailakoek. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da Eurosport/HBO Max bidez.