Martxa nordikoa

Emakumeendako martxa nordikoko doako tailerra antolatu dute Altsasun

Guaixe

Jendea ipar martxa Sakanatik barrena. ARTXIBOA/SAKANA MANK.

Urriaren 24an, larunbata, izanen da ipar martxan trebatzeko ikastaroa, Altsasuko Udalak antolatuta. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena. 

Altsasuko Udalak, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskutik, martxa nordikoa egiteko doako tailerra antolatu du, aurreko urteetan bezala, 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Tailerar urriaren 24an, larunbata, izanen da, 10:00etatik 12:00etara, Zelandi kiroldegian, eta jarduerak kirol jarduera horretan hasteko, teknika ikasteko eta haren onurez gozatzeko aukera ematen du, "giro parte hartzailean". 

Martxa nordikoa jarduera fisiko irisgarria da, eta erresistentzia kardiobaskularra hobetzen du, muskuluak indartzen ditu, mugikortasuna errazten du eta ongizate fisiko eta emozionalari laguntzen dio.

Interesa duten emakumeek urriaren 19ra eman dezakete izena, 948 012 012 telefonora deituz, Nafarroako Gobernuaren herritarren arretarako zenbaki orokorrera.