Urriko hirugarren igandearekin bat egiten, urtero bezala, Altsasuko feriak ospatuko dituzte, eta Altsasuko Udalak asteburuko egitaraua antolatu du. Altsasuko Peñak ere urteko azken kalejirak eta ekimenak ospatuko dituzte ferietan.
Ostiralean hasiko dira ospakizunak, urriaren 16an, eta igandean egun handia izanen da: feria. Egitarauan aurten berritasunak daude, alde batetik, igandean latxa arrazako ardien lehiaketa izanen da. Susana Mendinueta Flores Cederna-Garalurreko kideak eta feriaren antolatzailetako batek adierazi duenez, dirudienez lehen ferietan ardi latxen lehiaketa egiten zen, baina galdu egin zen: "Aurten berreskuratu nahi izan da". Lehiaketara Lizarraga, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiko hamahiru artzainek 26 ardi saldo aurkeztuko dituzte, bi ardi mota bakoitzeko. Ardi lehiaketa Ferialeku kalean izanen da eta sari ematean epaileek bi ardi motak kontuan izanen dituzte, eta Quesos Albeniz gaztandegiak emanen ditu.
Igandeko ferian faltako ez direnak ere zaldiak eta behiak izanen dira. Zelai kalean Sakanako ustiategien zaldi lehiaketa izanen da eta bost sari izanen dira, baita Altsasuko zaldirik onenaren saria ere, eta saritutako aziendaren jabeek Unamuno Pentsuak enpresak emandako pentsu zakuak jasoko dituzte sari gisa.
Bestetik, Ferialeku kalean behi aziendaren erakusketa izanen da. Aurtengo beste berrikuntza bat herriko abeltzainen aziendaren erakusketa izanen da, Zelai kalearen amaieran: mendiko eta zaldiketa zaldia, pottokak, astoak eta poniak ikusteko aukera izanen da. Abeltzainen arteko hamaiketakoa antolatu dute ere. Erakusketa antolatu duten abeltzain altsasuarrek "ilusioz" antolatu dute eta herritarrak ahandik pasatzera gonbidau dituzte.
Altsasu azoka handi bat bihurtuko da igandean. Gartzia Ximenez kalean nekazaritzako elikagaien azoka izanen da, Foru plazan artisauak, erraminten eta makinen erakusketa Otadiko Kristo Deuna plazaren inguruan eta kultur gunearen inguruan Arte Azokaren azoka. Bestetik, X. Nafarroako Edizio Azoka Foru plazan izanen da ere.
Gazta dastaketa
Altsasuko ferietako beste berritasunetako bat urriaren 16an, ostirala, 18:00etan izango da. Albeniz gaztandegiaren laguntzaz, Idiazabal Jatorri Deituraren Kontseilu arautzaileak gazten dastaketa antolatu du. Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan Marisol Vicentek gidatutako dastaketa egongo da. Bi gazta dastatuko dituzte: ketua eta ohikoa. Haien zapore, usain, testura eta ñabardurak ezagutzeko aukera egongo da. Gonbidapenarekin sartu behar da. Ardi latxa lehiaketako parte hartzaileak, ferietako babesleak eta bertako ganadu erakusketako parte hartzaileak gonbidatu dituzte antolatzaileek.
2026ko Altsasuko Feriak
Ostirala 16
17:30 – 20:00 Haurrendako jolasak, Altsasuko Peñakek antolatuta, Foru plazan.
18:00 Erremonte jaialdia: Binakako Erremonte Profesionaleko Txapelketa Reyno Gourmet Sari Nagusia, Erremonte Euskal Jai Berri Fundazioak antolatuta, Burunda pilotalekuan. Lehenengo partidua Promozioko itzuliko finalerdia: Mikelarena – Ilarregi / Ezkurra III – Leatxe; Bigarren partidua Lehen Mailako itzuliko finalerdia: Zeberio II – Otano / Otxandorena – Ion.
18:00 Gazta dastaketa, Idiazabal Jatorri Izendapenak antolatuta, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko aretoan (mugatutako sarbidea).
18:00 – 19:30 Bideoarte emanaldia, XV. Arte Azokaren barruan, Arbidek antolatuta, Iortia kultur gunean.
19:30 Sakanako XV. Arte Azokaren mustutzea, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean.
19:30 – 21:30 Peñen kalejira Eztanda Txarangarekin, Altsasuko Peñakek antolatuta.
Larunbata 17
10:30 XVI. Onddo Lasterketa eta Ibilaldia Oinez, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
Altsasuko Ferietako ikastetxeen arteko 49. krosa, Dantzaleku Sakana Klubak a ntolatuta, Foru plazatik.
11:30 – 13:30 Erraldoi eta Buruhandiekin kalejira, Etxarri Aranazkoe ta Burundar Txistulariekin, Intxostiapuntatik.
14:30 Peñen bazkaria, Altsasuko Peñakek antolatuta, Zelandi frontoia.
17:30 Peñen merienda eta kalejira Txorongo Txarangarekin, Altsasuko Peñakek antolatuta.
20:00 – 22:00 Kresala taldearekind antzaldia, Foru plazan.
20:30 Peñen Jaitxiera Txorongo Txarangarekin, Altsasuko Peñakek antolatuta.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:30 – 02:00 Kresala taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Peñen igoera Txorongo Txarangarekin, Altsasuko Peñakek antolatuta.
Igandea 18
09:00 – 14:30 Feria.
Zaldi eta erakusketa, Zelai kalean.
Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalean.
Behi erakusketa, Ferialeku kalean.
Nekazaritzako elikagaien azoka, Gartzia Ximenez kalean: patea, eztia, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, taloak, txokolateak...
Artisautza Azoka, Foru plazan: bitxiak, poltsak, arropa, zurezko jostailuak, xaboi naturalak, saskigintza...
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santokristo inguruan.
Azoka txikia, Felipe Lezea eta Baratzekobide plazetan.
Mikologia erakusketa, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta, Iortia kultur guneko erabilera anitzeko gelan.
XXXX. Argazki Rallya, Altsasuko Mendigoizaleakek antolatuta.
Nafarroako X. Edizioaren Azoka, EDITARGIk antolatuta, Foru plazan.
10:30 – 14:00 XV. Sakanako arte azoka eta feria, Artebide Taldeak antolatuta, Iortia kultur gunean.
11:30 – 13:30 Zaldi lehiaketaren desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean.
12:30 – 13:00 Ardi Latxa I. Lehiaketa eta sari banaketa.
12:30 Altsasuko txistulariekin kalejira.
19:30 – 21:00 A toda madre mariachi taldearen kontzertua, Foru plazan.
21:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.