Kaixo jatetxeko Jose Antonio Legarra eta Maite Marcosek Nafarroako Kazolatxoaren Asteko lehen saria jaso zuen atzo, lastailak 15. Saria eman dien kazolatxoa Aquellos callos, estos morros izena du, Castillo de Monjardin Deyo 2021 ardoarekin lagunduta zerbitzatu dutena. Kaixo jatetxekoak bolada onean daude, II. Nafarroako Entsaladilla Onenaren lehiaketan finalista izan baitziren.
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak antolatuta, 25. Nafarroako Kazolatxoaren Astea izan da lastailaren 2tik 10era. Herrialdeko 50 ostalaritza establezimenduk parte hartu zuten. Gastronomia tradizionaleko ohiko jaki bat kazolatxoan eskaini behar zuten eta hura Nafarroako Jatorrizko Deiturako ardo batekin lagun du behar zuten. Astean sukaldaritzako profesionalek osatutako epaimahai batek establezimenduak bisitatu zituen eta kazolak ebaluatu zituen.