Hamabosgarrenez Arte Azoka

Guaixe

2025eko Arte Azoka. ARTXIBOA

Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean. 

Urriaren 16an, ostirala, 19:30ean XV. Arte Azoka mustuko dute, Iortia kultur gunean. Ganadu azoka egiten den bezala artearena ere egin zitekeela sinistuta sortu zuen Artebide taldeak Sakanako artisten erakusleihoa den erakusketa. Igandean, goizean zehar, kalera aterako dute artea, eta erakusketa azaroaren 15era arte izanen da ikusgai, kultur guneko erakusketa aretoan.

Hamabosgarren urteurrenaren harira erakusketa ez ezik ekimenak antolatu dituzte ere, besteak beste, urriaren 16an, 28an eta azaroaren 11n, Bideoarte emanaldiak izanen dira Iortia kultur gunearen areto txikian, eta urriaren 23an IA artean hitzaldia. 

Parte hartuko duten artistak: Joseba Salegi, Vivi Ann, Andoni Egurza, Helena Santano Cid, Marijostai, Lali Burgoa de la Cal, Maite Miguel Zufiaurre, Mikel Montesinos, Sagri Mauleon Ezkutari, Jule Costa Mendia, Josetxo Crespo Zulet, Ana Goikoetxea, Josemari Morcillo Morkots, Sara Pinto, Hoskai Elola, Irantzu Garcia, Beatriz de la Vega, Yolanda Mazkiaran, Koldo Arnanz, Cabeza de Artista, Txali Poyo, Izatargi eta Idoia Zufiaurre Chuffi. Gonbidatutako artistak: Peru Saharrea, Maider Araguas, Karen Amaia Bilbao eta Maru Garcia.