Latxa ardien lehiaketa bueltan

Guaixe

Txapelketako sarituak. NEREA MAZKIARAN ZELAIA

Ferialeku kalean egon ziren saldoak ikusgai. 

Altsasuko ferietako berritasuna latxa ardien morfologia lehiaketa egin zen. Garai bateko lehiaketa berreskuratu zuen Altsasuko Udalak artzaintzari ikusgarritasuna emateko. Lehiaketara aurkeztutako ardi saldoak Ferialeku kalearen luzeran ikusgai jarri zituzten eta Ekain Murua eta Felix Iturrieta epaileek aztertu zituzten. Lehiaketara Lizarraga, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutiko hamahiru artzainek 26 ardi saldo aurkeztuko dituzte, burugorriak eta arpeltzak Saldoak bost ardiz eta ahariaz edo bost arkumez eta ahariaz zeuden osatuta. Irabazleek Quesos Albenizen sariak jaso zituzten. 

Sariak

Burugorriak

Urtebete baino gutxiago duten arkume emeak 
1. Xabier Zelaiarena. 
2. Jose Ramon Imazena. 

Urtebete baino gehiago duten ardiak
1. Jose Ramon Imazena. 
2. Xabier Zelaiarena. 

Urtebete baino gutxiago duten arkume arrak 
1. Xabier Zelaiarena. 
2. Jose Manuel Lopez de Sabando. 

Urtebete baino gehiago duten aharikoak 
1. Xabier Zelaiarena. 
2. Jose Ramon Imazena. 

Talde onena
1. Xabier Zelaiarena. 


Arpeltzak

Urtebete baino gutxiago duten arkume emeak 
1. Eugenio San Romanena.
2. Iñaki Agirrerena. 

Urtebete baino gehiago duten ardiak
1. Iñaki Agirrerena. 
2. Eugenio San Romanena. 

Urtebete baino gutxiago duten arkume arrak 
1. Jon Ruizena.
2. Leire Etxeberriarena. 

Urtebete baino gehiago duten aharikoak 
1. Iñaki Agirrerena. 
2. Eugenio San Romanena. 

Talde onena
Eugenio San Romanena.