Zelai kalea Sakanako zaldi aziendaren erakusleiho bihurtuta

Guaixe

Jendetza zaldien desfilea ikusten.

Zaldi aziendaren morfologia lehiaketara ibarreko abeltzainek 82 buru aurkeztu zituzten. 

Altsasuko ferietako domekan Zelai kalea Sakanako zaldi aziendaren erakustoki bihurtu zen. Hainbat ustiategietako 82 buru aurkeztu zituzten lehiaketara, batez ere Auritz arrazakoa. Haiek aztertzeaz eta ebaluatzeaz Ascana elkarteko Migel Azanza eta Gabriel Orradre arduratu ziren atzera ere. Zortzi mailatan 28 sari banatu zituzten epaileek. Irabazleek garaikurrez aparte, Unamuno Pentsuak enpresaren pentsu kiloak trukatzeko txartelak eskuratu zituzten. 

Sariak

5 urtetik gorako hazitarakoak (4 buru aurkeztu ziren)
1. Martin Ezkurdia Galarragarena, Arbizu. 
2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.

3 eta 5 urte bitarteko hazitarakoak (6 buru)
1. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
2. Agustin Askarai Otamendirena, Lakuntza

Behorrak pottoarekin (8 buru)
1. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
2. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
3. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.

Pottorik gabeko behorrak (15 buru)
1. Adan Abajo, Altsasu. 
2. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
3. SAT Gonzalez Percazena, Ziordia.
4. Jose Angel Rekalde Larunberena, Zuhatzu. 
5. Egoitz Lopetegi Lopezena, Lakuntza.

Urte beteko pottoak (9 buru)
1. Adan Abajo. 
2. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
3. Xabier Lanz Alegriarena, Lakuntza.  

Bi urteko pottoak (8 buru)
1. Xabier Lanz Alegriarena, Lakuntza. 
2. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
3. Juan Tomas Mutuberria. 

Urte beteko bihokak (12 buru)
1. Jose Angel Rekalde Larunberena, Zuhatzu. 
2. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
3. Patxi Legarra Zubiriarena, Zuhatzu.
4. Martin Ezkurdia Galarragarena, Arbizu. 
5. Jose Javier Arraiza Mezkirizena, Uharte Arakil.

Bi urteko bihokak (11 buru)
1. Juan Aldaba Larunberena, Satrustegi.
2. Xabier Bakaikoa Salcedarena, Lakuntza.
3. Javier Agirre Mundiñanorena, Etxarri Aranatz.
4. Fermin Unzilla Arañarena, Etxarri Aranatz.
5. Juan Ramon Igoa Unzilla. 

Altsasuko zaldi onena 
Kepa Paniaguarena.