Futbola

Altsasuk Gares hartuko du

Guaixe

Altsasu jubenil-kadeteen taldea. 

Jubenil-kadeteek laugarren jardunaldiko partida atzeratu zuten azarora

Emakumeen jubenil-kadete mailan laugarren jardunaldia jokatu zen baina Altsasuk eta Izarrak Merkatondoan jokatu beharreko partida azaroaren 14ra (17:00) atzeratzea erabaki zuten bi taldeek. Sailkapenean Baztan B da liderra (12 puntu) eta Altsasu laugarren da (6 puntu). Bosgarren jardunaldian Altsasuk Gares taldea hartuko du Dantzalekun urriaren 25ean, igandea (17:00).