Euria ari zuela baina oso gustura aritu ziren Dantzaleku Sakana Atletismo klubak antolatutako XVII. Onddo Lasterketako korrikalariak, oinezko martxan aritu ziren oinezkoak eta 49. Eskola Arteko Ferietako Krosean lehiatu ziren gaztetxoak. Lasterketan, Asier Gutierrezek eta Maalen Berazak iazko txapelak berritu zituzten.