Areto futbola

Altsasu, Oliteren kontra ezin

Guaixe

Lehen maila autonomikoan puntuatu gabe segitzen du Altsasuk.

Lehen maila autonomikoko hirugarren jardunaldian Altsasuk Olite hartu zuen Dantzalekun. Partida berehala maldan gora jarri zitzaion Altsasuri, ia konturatu gabe 0-3 aurreratu baitziren Erriberrikoak. Jon Canok eta Bachir Saidek 2-3 hurbildu zuten Altsasu eta lehia gehiago hauspotu zen, baina Olitek partidaren kontrola hartu eta, azkenean, 2-6 gailendu zitzaion Altsasuri. 

Tudela A da lehen maila autonomikoko liderra (7 puntu). Altsasu azkena da, hamabigarren, punturik gabe. Laugarren jardunaldian Altsasuk Amigo izango du aurkari urriaren 22an (20:00) Amigo ikastetxean.