Agente berriak iritsi dira Altsasuko kuartelera

Guaixe

Guardia Civileko agente berriei harrera egiteko ekitaldia. DIARIO DE NOTICIAS

Guardia Civilak agenteei harrera egiteko ekitaldia egin zuen Iruñean ostiralean, lastailak 16.

Guardia Civilak jakinarazi duenez, Nafarroan 101 agente berri lanean hasi dira. Hala egitura militarra duen poliziaren 40 unitate baino gehiago indartuko dituzte. Agente berriak "herritarren segurtasunerako postuen, trafikoko destakamenduen eta hainbat espezialitateren artean banatuko dira, prebentzioa, babesa eta herritarrentzako arreta hobetzeko helburuarekin". Guardia Civilak jakinarazi duenez, "herritarren segurtasunerako errefortzu gehienak 29 lurralde-unitatetara bideratuko dira, bereziki Altsasu, Elizondo eta Otsagabiako postuetara, baita Iruñeko Postu Nagusira ere".