Saskibaloia

CBASK-en bigarren garaipena

Guaixe

Jokalariak kantxarantz. CBASK

Bigarren mailako talde altsasuarrak garaipen polita lortu zuen Berriozarren.

Bigarren mailako hirugarren jardunaldian Altsasuko CBASK taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Berriozarren, partida oso lehiatuan Humiclimari 54-65 irabazi eta gero.  Partida osoan barna parez pare aritu ziren bi taldeak, lau aldiz berdindu zuten, markagailuan alternantzia handia egon zen, baina, azken txanpan CBASK-ek aldea hartu eta 11 punturen aldeagatik gailendu zitzaion Humiclimari.  

San Ignacio Nasabi da bigarren mailako liderra (6 puntu). CBASK bosgarren da (5 puntu). Asteburuan jokatuko den laugarren jardunaldian CBASK-ek sailkapenean hamargarren den Anpri Gazte Berriak taldea hartuko du urriaren 24an, larunbata, Zelandi kiroldegian (17:50).