Tu Tienda Especial Altsasuko dendako erakusleihoetan, urrian eta azaroan, denboraldi berriko arropa bildumekin batera, Marijostai artista altsasuarraren artelanak izanen dira ikusgai. Ez da lehenengo aldia udazken eta neguko denboraldiko erakusleihoetan horrelako lankidetzak egiten dituztela, izan ere, azken hiru azkenetan bertako hainbat artistarekin elkarlanean aritu direla jakinarazi dute dendatik.