Lehen maila autonomikoan laugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Amigo zuen aurkari Iruñerrian. Etxeko taldea hobeki hasi zen eta 2-0 aurreratu zen, baina Altsasuk ez zuen behera egin eta Mahdi Mabchourrek eta Saif Eddine Haiyatik bina berdindu (2-2) eta azken honek hirugarren gola sartu zuen, eta Altsasu 2-3 aurreratu. Partida gorritxoen garaipenarekin bukatuko zela zirudienean Amigok hiruna berdindu zuen (3-3) eta Altsasuk denboraldiko bere lehen puntua ekarri zuen Iruñerritik.
Sailkapen orokorrean Tudela A da liderra (10 puntu). Altsasu hamaikagarren da, puntu batekin. Bosgarren jardunaldian Altsasuk atseden hartuko du.