Autobien lotura guneko argiztapena berrituko dute

Guaixe

Altsasuko autobien lotura gunea. ARTXIBOA

Heldu den urtean eginen dituzte lanak. 

Nafarroako Gobernuak 2025-2028 Inbertsio Programa onartu zuen lastailaren 14an. Hainbat departamentuk aurreikusi dituzten inbertsioen zerrenda da. Lurralde Kohesio Departamentuak eginen dituen lanen artean dago errepideetako argiztapena hobetzea. Horretarako 1.491.310 euro bideratuko dituzte. Diru horren zati bat Altsasun dagoen Iparraldeko Autobien (A-1) eta Sakanako Autobien (A-10) lotura guneko argiztapena hobetzeko izanen da. Lanak heldu den urtean eginen dituzte.