Juanjo Orozek gidatzen zuen Kern Pharma talde profesionalak ez du babesle berria lortu eta, hortaz, pena handiz bertan behera geratu da proiektua. Hain zuzen ere aurten Kern Pharmarekin profesional mailan debutatu zuen Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarrak. Zorionez, profesional jarraituko du, Movistar Team Academy taldeak 2027 denboraldirako fitxatu baitu.