Asteburuan bigarren mailako laugarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuko CBASK taldeak Anpri Gazte Berriak taldea hartu zuen Zelandin. Bi taldeak parez pare aritu ziren lehen bi zatitan, bi aldiz bedindu zuten eta markagailuan alternantzia egon zen, baina azken zatian Anpri Gazte Berriak alde txikia atera zuen eta bukaerara arte diferentziari eutsi zion, azkenean talde altsasuarrari 9 punturen aldearengatik irabaziz, 65-74.
Sailkapen orokorrean San Ignacio-Nasabik jarraitzen du lider, partida guztiak irabazita (8 puntu). CBASK seigarren postura jaitsi da, bi partida irabazi eta bi partida galduta (6 puntu). Bosgarren jardunaldian CBASK-ek hamargarren postuan dagoen Mutilbasket taldea hartuko du Zelandin, urriaren 31n, larunbata, 17:00etan.
Aurkezpen aurreratua
Altsasuko CBASK saskibaloi klubak Eguberrietako ohiko aurkezpena urriaren 24ra aurreratu zuen. Aurten 103 jokalari dira, zortzi taldetan: txikiak, preminibasket, minibasket, infantilen eta kadeteen emakumeen eta gizonen taldeak eta gizonen seniorra. Tamalez, emakumeen seniorra ezin izan da osatu.