Anbulantzia berria Altsasuko suhiltzaileen parkean

Guaixe

Suhiltzaileek erabiliko dituzten ibilgailu berriak. NAFARROAKO GOBERNUA

Erosketa zerbitzuko ibilgailuen flota berritzeko planean jasota zegoen.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak oinarrizko bizi-euskarriko hiru anbulantzia eta  baso-ponpa arin bat berri erosi ditu. Foru administrazioak jakinarazi duenez, anbulantzietako bat Altsasuko suhiltzaileen parkerako da. Indarrean dagoen osasun araudiaren arabera anbulantziek gehienez 10 urteko balio bizitza dute. Anbulantzia zaharretako bat bere horretan mantenduko da eta, momentu jakinetan, unean uneko gorabeheretan edo aldi baterako ordezkapenetan erabiliko da. Beste biak, berriz, zerbitzu barruko erabileretarako birziklatuko ditu gobernuak. Erosketa hori egiteko 462.125,87 euroko inbertsioa egin du foru administrazioak.