Saskibaloia

CBASK-ek zortzi talderekin hasi du denboraldia

Guaixe

Altsasuko CBASK saskibaloi klubak Eguberrietako ohiko aurkezpena urriaren 24ra aurreratu zuen. Aurten 103 jokalari dira, zortzi taldetan: txikiak, preminibasket, minibasket, infantilen eta kadeteen emakumeen eta gizonen taldeak eta gizonen seniorra. Tamalez, emakumeen seniorra eta junior mailako bi taldeak ezin izan dira osatu.