Azkenaldian ohikoa izaten ari da futbol derbiak jokoan daudenean telebista kamarek kontrako zaleez inguratuta dagoen zalearen irudiak hartzea. Athletic-ek eta Errealak azaroaren 1ean derbia jokatu zuten San Mamesen, eta DAZN telebista kateak athleticzaleez inguratuta dagoen errealzale baten irudia hartu zuten, zale zuri-gorriek gola ospatzen ari direla, trantzeari ahal moduan aurre egiten. Momentu batean bere ondoan dagoen athleticzaleak lepotik heltzen du, gola saltoka ospatzen ari dela. Bada, bi mutil hauek altsasuarrak dira eta DAZN kateak Sare Sozialetan irudiak zintzilikatu eta gero, biralak dira.