Hogei kilo drogarekin atzemanak

Guaixe

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Kontrol batean geldiarazi ondoren bi gizonezko atxilotu zituzten. 

Foruzaingoak Altsasun jarritako kontrol batean gama altuko ibilgailu bat geldiarazi zuten Altsasun. Ibilgailua miatzean 20 kilo speed aurkitu zituzten. Atzerriko bi gizonezkoei droga trafikoagatik osasun publikoaren kontrako ustezko delitu bat egotzi eta atxilotu egin zituzten. Aurrena polizia etxera eraman zituzten eta, ondoren, epailearen esku utzi zituzten bi gizonezkoak. Hark espetxeratzea agindu zuen. Droga aurkitu ondoren, foruzainek atxilotuetako batek inguruko herri bateko hotel batean zuen gela miatu zuten.