Pentsio duinen aldeko batzarrean Sakanako ordezkaritza egon zen

Guaixe

Pentsiodunen topaketako talde argazkia. UTZITAKOA

Bere aldarrikapenetan berresteaz aparte, mugimenduak Bilbon manifestazioa deitu du azaoraren 21erako. Greba orokorrarekin bat egin du ere. 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak batzarra egin zuen Gasteizen atzo. Duela zortzi urtetik mobilizatzen ari diren makina bat herri eta eskualdeetako pentsiodunek bat egin zuten Europa jauregian, txiki gelditu zena. Jardunaldiak Hasi ginen, hazi gara leloa zuen. Topaketan Sakanako ordezkaritza ere izan zen. Orain artekoaren balantzea egin eta aldarrikapenak berresteaz aparte, pentsio duinen aldeko mugimenduak hiru hitzordu nabarmendu zituen. Batetik, azaroaren 11n greba egitera deitu dute. Bestetik, azaroaren 21ean Bilbon deitu duten manifestazioan parte hartzera deitu dute. Pentsio publikoa, soldata eta etxebizitza duinak leloa izanen du mobilizazioak. Eta, azkenik, azaroaren 29ko hauteskundeetan botoa haien borrokaren isla izatea eskatu dute.