Emakumeen jubenil-kadete mailako seigarren jardunaldian Altsasuk Leitzan jokatu zuen, Leitzaldea taldearen kontra. Gauzak ongi hasi ziren Altsasurendako, Goiatz Aldasorok 5. minuturako Altsasu aurreratu zuelako eta 3 minutu beranduago Eider Gastesik bigarrena sartu zuelako (0-2). Leitzaldeak ekinean jarraitu zuen eta bigarren zatian, 52. minutuan 1-2 gerturatu zen. Lehia bizi-bizi bilakatu zen, baina markagailua ez zen aldatu eta 1-2 irabazita itzuli ziren altsasuarrak Leitzatik.
Jubenil-kadete mailako liderra Baztan B da (15 puntu). Altsasu hirugarren da (12 puntu). Zazpigarren jardunaldian Altsasuk Mulier B taldea hartuko du azaroaren 8an Dantzalekun (19:00).