Hiri-jarduketarako plan berezia Ibarrean

Guaixe

Ezkerretako lantegiei eragiten die planak. ARTXIBOA

Lau enpresek eskatutakoa da. 

Altsasuko Udalak Ibarrea industrialdeko lau enpresei eragiten dien hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onartu du. Horrekin batera, kudeaketako hirigintza hitzarmenak ere onartu ditu, dirutan emateko zuzkidura-jarduketari lotutako hirigintzako betebeharrak. Espedientea jendaurrean hilabetez egonen da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onartuko du udalak. Planak trenbide azpiko zubia pasa eta ezkerretara dauden lau lantegiri eragiten dio. Ondarria Desarrollos Inmobiliarios SM, J.C. Letona Juarez eta P. Letona Marquinez sustatu dute, lurzati horien eraikigarritasuna handitu nahi dute prozesu horren bidez.