Altsasuko Udalak Txirinbulo haur eskolan haur hezitzailearen plaza betetzeko deialdia egin du. Oposizio lehiaketa bidez aukeratuko du langilea udalak. Prozesu bera ordezkapenetarako izangaien zerrenda bat osatzeko baliatuko du udalak. Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duenak bere eskabidea azaroaren 25era arte aurkez dezake. Lan postua C mailakoa da eta C1 euskara eskakizuna du. Deialdiari buruzko informazio gehiago altsasu.eus webgunean dago.