Komun bat jartzeko deialdia egin du Altsasuko Udalak

Guaixe

Komuna jarriko den tokia. UDALA

Iortia plazaren ipar-ekialdean jarriko dute eta autogarbigarria izango da. 

Iortia plazan komun autogarbigarria jarriko duen enpresaren zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Udalak horretara 70.246,22 euro (BEZik gabe) bideratuko ditu. Eskaintza egin nahi duen enpresak azaroaren 20ko 23:59ak arteko epea du. Behin kontratua esleituta, enpresak komun autogarbigarria jartzeko 45 egun izanen ditu.