Altsasuko Udalak Obra Zerbitzurako kamioi txiki bat erosteko deialdia egin du. Erosketa egiteko udalak 74.380 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Eskaintza egin nahi duen enpresak azaroaren 20ko 23:59ak arteko epea du. Kontratua bereganatzen duenak bost hilabete izanen ditu udalari kamioi txikia emateko.