Azaroaren 8an, igandea, 17:00etan, Nuur familiarteko zirku ikuskizunaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sendaberri Paisaia artistiko berriak programaren barruan. Zirku garaikideko emanaldia sortu du La banda teatro circo konpainiak; akrobazia, musika eta umorea uztartzen ditu. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean edo txarteldegian.