Azaroaren 6an, ostirala, 18:30ean, Eraman zutela film dokumentalaren proiekzioa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Kukuerreka elkarteak antolatuta. Ondoren, solasaldia izanen da ere. Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravok zuzendu dute dokumentala eta Olaberriko Marcelo Lasa Zeberioren eta Jesus Bujandaren istorioa jasotzen du. Olargi Taldeak, Aztarna Productionsek eta Olaberriko Udalak sustatutako dokumentala da, memoria berreskuratzeko eta gertatutakoa argitzeko.
Argazkia: Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravo dokumentalaren zuzendariak. GITB