Azaroaren 1ean jokatutako Kolitza Balmatrailen (13 km) 14. sailkatu zen Ekhi Guirado Navarro altsasuarra (1:05:29), bigarren kadetea; lasterketan ikusgarri aritu zen. Probak Euskal Herriko Kopa erabaki zuen, baliagarria zen azken proba zelako. Horrela, Euskal Herriko Kopako kadete mailan hirugarren izan da Guirado, denboraldi ikaragarria borobilduz. Orain kros denboraldian murgilduko da.