Futbola

Altsasu, suziri bat

Guaixe

Kadete-jubenilen mailan seigarren garaipena jarraian lortu zuten gorritxoek.

Kadete-jubenilen mailan Altsasuk Mulier taldea hartu zuen. Partida oso paretsuan Maider Mazkiaranek eta Goiatz Aldasorok sartutako golei esker 2-0 jarri ziren aurretik altsasuarrak. Mulierrek 78. minutuan 2-1ekoa lortu zuen eta partidan sartu zen, baina altsasuarrek ongi eutsi zioten, eta, azkenean, 3 puntuak Altsasun geratu ziren.

Baztan B da liderra (16 puntu) eta Altsasu bigarrena, puntu batera (15 puntu). Asteburuan atseden jardunaldia du Altsasuk.