Dantzalekuko futbol zelaiko harmailako jarlekuak berritu eginen ditu Altsasuko Udalak. Hala erabaki zuen azken bilkuran, eta lanetarako 6.000 euro bideratuko ditu. Bere garaian Errealak Anoetatik kendutako aulki urdinak dira Dantzalekukoak, eta egoera oso kaxkarrean daude. Asko kendu behar izan dira, eta geratzen direnetako asko mugitu egiten dira.